
Nazioarteko Jardunaldiak
Palestina: genozidioaren ekonomia eta enpresa konplizeak
2026ko urriaren 5–6an, Bilbon
Aurkezpena
Zergatik jardunaldi hauek?
Jardunaldi hauek enpresek eta eragile ekonomikoek Palestinako herriaren kolonizazioaren eta genozidioaren testuinguruan duten zeregina aztertzeko sortu dira, haien erantzukizunak ikuspegi juridiko, ekonomiko, politiko eta sozialetik jorratuz.
Ezagutzak eta esperientziak partekatzeko, kasu zehatzak aztertzeko eta jarduteko aukera eta erantzukizunen inguruan kolektiboki hausnartzeko gunea izango da.
Informazioa
Data: urriaren 5a eta 6a
Lekua: BilboRock, Bilbo
Antolatzaileak: Paz con Dignidad - OMAL
https://www.pazcondignidad.org/
Posta elektronikoa: palestina_jardunaldiak@omal.info
ITZULPENA BERMATUKO DA
Zein da helburua?
Aztertu nahi dugu enpresek eta beste eragile global batzuek Palestinako testuinguruan duten rola eta erantzukizuna, eta, horretarako, esparru juridikoak, dinamika ekonomiko eta geopolitikoak eta kasu zehatzak jorratuko ditugu.
Halaber, Palestinako ekintzaile eta adituen ikuspegia lehen eskutik ezagutu nahi dugu, ezagutza eta esperientzien trukea sustatu eta ekintzarako, salaketarako eta erantzukizunak eskatzeko bide posibleak aztertu.
Egitaraua
Astelehena, urriaren 5a (arratsaldez)
16:00–16:15 ONGIETORRIA ETA EKITALDIAREN INAUGURAZIOA
16:15–18:15 PALESTINA GAUR: TESTUINGURU POLITIKOA ETA IKUSPEGIAK
Moderatzailea: Amaia Pérez Orozco
- Sara Alqobbaj (BADIL)
Egungo testuingurua ulertzeko gakoak - Rula Mazzawi
1948ko Palestina kolonizatua: helburu komuna, erregimen sionistaren estrategia ezberdinak - Yusi
Genozidioa, kolonizazioa eta antolakuntza ikuspegi feministatik
18:15–18:30 Atsedenaldia
18:30–20:15 ESPARRU JURIDIKOA ETA INPUNITATEAREN ARKITEKTURA
Moderatzailea: Canu
- Juan Hernández Zubizarreta (OMAL)
Botere korporatiboa eta inpunitatearen arkitektura - Melissa O’Donnell
Nazioarteko zuzenbidea Palestinan: arauaren eta haren aplikazioaren artean
Asteartea, urriaren 6a (goizez)
9:30–9:45 ONGIETORRIA ETA JARDUNALDIAREN AURKEZPENA
9:45–11:30 ENPRESAK, ESTATUAK ETA KAPITALISMO GLOBALA: ESTRATEGIAK, ERANTZUKIZUNAK ETA INPAKTUAK (I)
Moderatzailea: Reem Dandan
- Erika González eta Pedro Ramiro (OMAL)
Enpresa transnazionalen modus operandi-a giza eskubideen urraketak gertatzen diren testuinguruetan - Sara Alqobbaj (BADIL)
Konplizitate globala eta nazioarteko krimenak
11:30–11:45 Atsedenaldia
11:45–14:15 ENPRESAK, ESTATUAK ETA KAPITALISMO GLOBALA: ESTRATEGIAK, ERANTZUKIZUNAK ETA INPAKTUAK (II)
Moderatzailea: Zenayda Serrano
- Toufic Haddad
Neoliberalismo osteko kapitalismoa: AEBko teknologia-enpresa handiak eta genozidioan duten parte-hartzea - Mona Sabella
Kontrol-estrategia korporatiboei aurre egiteko praktikak eta tresnak - Maha Abdallah
1948tik Gazara: enpresa transnazionalak eta korporazioen konplizitatea Palestinako lurraldeetan
14:15–16:00 Buffet bazkaria – KONFIRMA EZAZU BAZKALTZERA GERATUKO ZAREN IZENA EMATEKO FORMULARIOAN
Asteartea, urriaren 6a (arratsaldez)
16:00–18:15 KASU-AZTERKETAK: FINANTZAK, AZPIEGITURAK, SEGURTASUNA ETA BIZTANLERIAREN KONTROLA
Moderatzailea: Patxi Zabalo
- Max Carbonell (Centre Delàs)
Banka Armatua eta genozidioan duen erantzukizuna: BBVAren kasua - Santiago González eta BDZ EH
Okupaziorako azpiegitura: CAF eta Jerusalemgo tren arina - Wassim Ghanthous
Segurtasunaren industria globala: erregimen sionista, kapitalismoa eta militarizazioa
18:15–18:30 Atsedenaldia
18:30–20:30 AZTERKETATIK EKINTZARA: ANTOLAKUNTZA ETA ERRESISTENTZIA ESPERIENTZIAK, KANPAINAK ETA PROPOSAMENAK
Moderatzailea: Asier Amezaga
Mahai-ingurua
Besteak beste, honako hauek parte hartuko dute:
- Giorgia Gusciglio (BDS)
- Alys Samson Estapé
- Yusi
- Sara Alqobbaj (BADIL)
Hizlariak
Rula Mazzawi
Psikologoa, psikoterapeuta eta aktibista palestinarra. Barne-desplazatua; 1948an bere familia Beisanetik kanporatua izan zen, eta gaur egun Nazareten bizi da. Palestinako errefuxiatuen eta desplazatuen eskubideen aldeko erakundeetan parte hartzen du.
Yusi
2011tik mugimendu feministan parte hartzen duen aktibista feminista palestinarra. Gaur egun, Palestinako emakumeen elkarte batean parte hartzen du. Bere lana emakume palestinarrek jasaten duten zapalkuntza hirukoitzaren aurkako borrokara bideratzen da; kooperatibismoari eta ekonomia feministari buruzko gaietan hezitzailea ere bada, Palestinaren erresistentziarako alternatiba gisa.
Maha Abdallah
Palestinako ikertzailea eta aktibista. Anberesko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko doktoregaia. Bere ikerketa nazioarteko zuzenbidean, giza eskubideetan, apartheid-ean, genozidioan eta enpresen erantzukizunean oinarritzen da, eta Palestinako testuinguruari arreta berezia eskaintzen dio.
Melissa O'Donnell
Giza eskubideetan espezializatutako abokatu australiarra eta Rotterdameko Erasmus Unibertsitateko International Institute of Social Studies institutuko ikertzailea. 2023 eta 2025 artean, Francesca Albanese Nazio Batuen Palestinako Lurralde Okupatuetarako kontalari bereziaren ikerketa-aholkularia izan zen.
Sara Alqobbaj
Ikerketa eta eragin politikorako arduraduna Belengo BADIL Resource Center for Palestinian Residency and Refugee Rights zentroan. Nazioarteko Harremanetako eta Ikasketa Globaletako Masterra du, eta Nazioarteko Zuzenbideari eta Giza Eskubideei buruzko prestakuntza jaso du. Esperientzia du Palestinako giza eskubideen ikerketan eta defentsan.
Wassim Ghantous
Palestinarra eta Tampereko Unibertsitateko Geografia Politikoko ikertzaile seniorra. Bere ikerketak kolonialtasunari, indarkeriari, zelataritzari, segurtasunari (eta segurtasunik ezari) eta erresistentziari buruzko gaiak jorratzen ditu. Arreta berezia eskaintzen dio Palestinako/Israelgo testuinguruari.
Mona Sabella
Palestinarra, ESCR-Neten Enpresa Erantzukizunari buruzko Lantaldearen koordinatzailea eta Giza eskubideetan eta nazioarteko zuzenbide humanitarioan aditua. Hamarkada bat baino gehiago eman du gizarte-mugimenduekin, komunitate indigenekin eta giza eskubideen aldeko erakundeekin lanean, enpresen boterearen aurrean kontuak emateko mekanismoak indartzeko helburuz.
Toufic Haddad
Akademiko eta idazle palestinarra-estatubatuarra, Palestinako gai politiko eta ekonomikoetan espezializatua. Palestine Ltd: Neoliberalism and Nationalism in the Occupied Territory liburuaren egilea da, eta kazetari, ikertzaile, aholkulari, editore eta zutabegile gisa lan egin du Palestinako Lurralde Okupatuetan.
Santiago González Vallejo
Ekonomialaria eta Arabiar Kausarekiko Elkartasun Batzordearen (CSCA) sortzaileetako bat. Palestinako Okupazioaren aurkako Elkartasun Sareko (RESCOP) kidea da, eta armak enbargatzearen aldeko eta Palestinako okupazioarekin, kolonizazioarekin eta genozidioarekin lotutako enpresak (CAF, eDreams, Carrefour, etab.) salatzeko kanpainetan parte hartzen du. CSCAren bitartez, Gazara Bidean / Askatasun Flotillaren kanpainetan parte hartzen du.
Giorgia Gusciglio
BDSren Europako kanpainen koordinatzailea Palestinako BDSren Batzorde Nazionalean, BDSren mundu mailako mugimendua gidatzen duen Palestinako gizartearen koaliziorik handienean. 2021az geroztik, BDZko aktibista da Belgikan; aurretik, Palestinarekiko elkartasuneko kolektiboetan parte hartu zuen Italian. Zientzia Politikoetako, Soziologiako eta SWANA eskualdeari (Hego-mendebaldeko Asia eta Ipar Afrika) buruzko ikasketen arloko prestakuntza du.
BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorrak)
BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorrak) munduko BDS mugimenduaren Euskal Herriko nodoa da. BDS Palestinarrek lideratutako mugimendua da, askatasunaren, justiziaren eta berdintasunaren alde lan egiten duena. Presioko, desinbertsioko eta kontsumoa boikoteatzeko kanpainen bidez, Palestinako herriaren genozidioarekin etekina ateratzen duten enpresen aurka jarduten du.
Max Carbonell
Biologian doktorea eta Aro Digitaleko Teknopolitikan eta Eskubideetan aditua. Bakearen aldeko hezkuntzaren arloan ikertzailea eta proiektuetako teknikaria da, eta gaur egun Centre Delàsen lan egiten du Banka Armatuaren ildoan. Halaber, etxebizitzarekin eta Palestinarekiko elkartasunarekin lotutako gizarte-mugimenduetan parte hartzen du.
Juan Hernández Zubizarreta
Zuzenbidean doktorea, irakaslea eta ikertzailea. Oso ezaguna da enpresa multinazionalek giza eskubideetan duten inpaktuari buruz egindako lan kritikoagatik, baita globalizazioaren arkitektura juridikoa aztertzeagatik ere. Paz con Dignidad elkartearen Latinoamerikako Multinazionalen Behatokiko (OMAL) kidea da.
Pedro Ramiro
Latinoamerikako Multinazionalen Behatokiko (OMAL) kidea da, eta bertan enpresa transnazionalen hedapen globalak dituen inpaktuak ikertzen eta dokumentatzen ditu. Enpresa transnazionalei, enpresen erantzukizunari, nazioarteko lankidetzari eta gizarte-mugimenduei buruzko hainbat liburu eta ikerlan egin ditu.
Erika González
Biologoa, ikertzailea eta aktibista, Ecologistas en Acción erakundeko estatuko koordinatzailea eta Paz con Dignidad elkartearen Latinoamerikako Multinazionalen Behatokiko (OMAL) kidea.
Alys Samson Estapé
Alys Samson Estapé okupazioko testuinguruetako enpresa abusua prebenitzean espezializatuta dago, eta kontratazio publiko arduratsuan aditua da. Beste batzuekin batera ikerketak eta eragiteko ekimenak koordinatzen ditu Mediterraneoko Giza Eskubideen eta Enpresen Behatokian (ODHE). Lehenago, BDS (Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak) kanpaina koordinatu zuen Europa mailan.
Lekua eta Data
Data eta Ordua
Urriaren 5ean, astelehenean, 16:00etatik 20:30era.
Urriaren 6an, asteartean, 9:30etik 20:30era (bazkaria barne).

Oso lagungarria da zenbat izango garen jakitea; beraz, bete ezazu izena emateko inprimakia, mesedez.
Gogoratu: izena ematea doakoa da.
IZENA EMAN
Helbidea
BilboRock: Mesedeetako kaia, 1, 48003 Bilbo, Bizkaia.
Paz con Dignidad: Gardoki kalea 9, 5 esk., 48005, Bilbo, Bizkaia
Harremanetarako